OMAn txalaparta, musika klasikoa eta elektronika fusionatzen ditugu hain folkloriko eta klasikoak diren gure hasierak albo batera utziz. Musika erabiltzen dugu soinuzko paisaia berriak sortzeko eta paisaia horiekin gizakiaren inplikazioa kanpoko espazioetan irudikatzeko.
Gure bigarren diskoa naturaren eta bere egungo egoeraren gaineko interpretazio musikala da, gizakiaren eta gure bizitza iragankorraren gaineko irudi bat. Errealitate honetako deserosotasunari aurre egiteko eta aldaketara dei egiteko modu bat da.
Diskoaren izena Oma bailara dugu, Kortezubiko udalerrian kokatuta dagoen Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruan, Euskal Herrian.
BOOKING – MANAGEMENT
bapobapoprod@gmail.com
+34 609 461 134
PRENTSA KONTAKTUA
info@basabi.eus
+34 653 73 92 35