Marina Barredo (biola), Ricardo de Lucas (kontrabaxua) eta Iñigo Coto-k (biolina) elkar ezagutu zutenean kontserbatorioan ikasketak egiten ari ziren eta metalaren, folkaren eta rock&rollak asko eragin zien. Ondoren, bakoitzak bere bideari ekin zion, atzerrian prestakuntza urteak eman zituzten eta orkestrak eta talde profesional desberdinetan parte hartu zuten. Urte batzuk geroago, beren musika ulertzeko era eta zentzua definitzeko beharra partekatzen dute eta beste adierazpide berriak bilatzea erabakitzen dute. Txalapartarekiko miresmenarekin ezagutu zuten "Kimu Txalaparta" (Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers) taldea eta beraiekin lanean hasi ziren, horrela, Basabi sortuz. 2018tik, musika klasikoa ezagutarazteko eta txalaparta bere ohiko eremutik at zabaltzeko asmoz dabiltza.
2018an sortu zuteneik, artista anitzekin lankidetzan aritu dira: Javier Bejarano argazkilari eta musikaria, Mikel del Valle dantzari eta koreografoa, Mikel Belascoain artista plastikoa, Haizea Huegun eta Maria Mendoza konpositoreak, Kalakan musika taldea eta Josu Venero errealizatzailea. 6 urtetan zehar, dantza, ikus- entzunezkoak eta abestiak diren diziplina artistiko desberdinetan oinarrituta, 4 ikuskizun (Bakun, Kronos, Emeki eta Oma) garatu dituzte. Bi LP ere auto-ekoiztu dituzte (Kronos eta Oma) eta ondorengo areto eta jaialdietara eraman dituzte: Bilboko Campos Elíseos, Donostiako Victoria Eugenia, Bilborock aretoa, Santas Pascuas jaialdia, Musikaire jaialdia, NoiaHarp International Festival, Loraldia jaialdia, Pasaiako itsas festibala, Gasteizko Katedraleko ataria, Bilboko Arte Ederren museoa eta Guggenheim museoa beste batzuen artean.
Mikel Belascoain, Kalakan y Josu Venero.
Javier Bejarano, María Mendoza, Haizea Huegun, Mahi Kouforgiorgou, Iñaki Landa, Paula Segura y Jon
Begiristain.
Alicia Griffiths (Arpa), Mikel del Valle (Dantzaile eta koreografoa), Ane Arteche (Arpa) eta Hémera Rodríguez Serrano.
BOOKING – MANAGEMENT
bapobapoprod@gmail.com
+34 609 461 134
PRENTSA KONTAKTUA
info@basabi.eus
+34 653 73 92 35
Musika ikasketak hasi zituen Bilbon 19 urterekin eta goi ikasketak "Musikene"n egin zituen biolinaren espezialitatean, Catalin Bucataru-ren eskutik.
Konposizio munduan autoikasle bezala hezi zen eta harmoniaren misterioetan Itziar Larrinaga-ren eskutik sartu zen. C. Bernaola, J. Torre, Philippe Hurel, Jean-Luc Hervé, beste batzuk ere, ikastaroetan, seminarioetan, hitzaldietan eta tailerretan parte hartu zuen Milena Perisic-ekin ikasteko.
IV. Koru Konposizio Lehiaketan "BAE Nagusi Saria"-n 3. saria irabazi zuen.
BOS, Orquesta Cabaletta (Zaragoza), Conductus Ensemble, Orquesta de Cámara del Maestrazgo (Teruel), La Invención Armónica, Euskal Herriko Kammerphilharmonia eta beste hainbat orkestrekin kolaboratu du.
Hainbat laburmetrai, film eta dokumentalen soinu-bandaren grabaketan parte hartu du musikari lankide eta estudioko bezala.
Gaur egun, biolin-jotzaile, konposatzaile eta moldatzaile lanak egiten ditu (azken bi hauek bere bide musikala markatzen ari direlarik), BASABI talde neoklasikoarekin eta "The Old Timey String Band" folk estiloko bandarekin, zeinak hainbat disko merkaturatu dituen.
Hezkuntza munduan, bere emaztearekin batera, "Musikan" izeneko nire ikastetxe propioa zuzentzen du.
1989an Donibane Lohizunen jaio zen, piano ikasketak amaitu eta 15 urterekin txalaparta ikasten hasi zen. Artze eta Beltrán izan zituen irakasle eta "Ttikia eta Handia" izeneko taldearekin (Jean-Claude Enrique-rekin) 10 urtez jo zuen, Parisen, Madrilen eta Budapesten. 2017an Sergio Lamuedrarekin "Kimu Txalaparta" taldean sartu zen. Urte horretan "Basabi" taldea sortu zen eta Kimu txalapartarekin bat egin zuen. Xiberoots, Maïru eta Txaptrax taldeetan ere parte hartzen du.
BASABI-k Mikel Belascoain, Kalakan eta Josu Venerorekin lankidetzan aritu eta parte hartu du.
1988an Hernaniko Txalaparta Eskolan 5 urteko ikasketak egin zituen Juan Mari Beltranekin, instrumentuaren irakaskuntzan lehenengoetarikoa izan zen irakasleak. Ordutik, txalaparta berritzeko eta irakasteko lana bete du.
Disko lan askotan parte hartu du (Luis de Pablo, Ismael Serrano, Briganthya, etab.). Txalapartarekin hainbat hiritan ibili da (Manila, Managua, Parise, Bruselan, Edinburgon, Berlinen, Frankfurt-en, etab.). Gaur egun Donostian, Zarautzen, Arrasaten eta Usurbilen irakasle da, Kimu Txalapartan eta Basabi taldean ere jotzen duelarik.
Getxoko kontserbatorioan hasi zituen kontrabaxu ikasketak. Ondoren, gradua ikasten du Leoiako kontserbatorioan Christoph Filler-ren eskutik.
Kontrabaxuaren goi mailako ikasketak ESMUC, Salamankako Goi mailan eta gero Musikene-n egin zituen.
Thomas Martin, Antonio García Araque, Giuseppe Ettore, Wolfgang Güttler bezalako nazioarteko irakasle ohiei ikasi izan du.
Estatuko orkestra sinfoniko nagusiekin kolaboratu du eta ohiz lanean dabil Bilboko Sinfonikoa eta Nafarroako Sinfonikoa bezalako orkrestekin.
Musika gunean eta kontenporaneoan, Xare Labotateguia-ren kidea da eta Kuraia ensamble-rekin lan egin du.
Etorkizuna Musikatan proiektu sozialean kontrabaxo klaseak ematen ditu eta EOI-ko kultura kudeaketa ikasketak ditu.
5 urterekin biolina jotzen hasi zen. Bilboko Kontserbatorioan biolina eta biola ikasi ondoren, La Hayako Errege Kontserbatorioan eta Barenboim-Said Akademiako ikasketak egin zituen.
JONDE, Gustav Mahler eta European Baroque Orchestra bezalako gazte orkestekin jo du, baita Orkestra Profesionalak bezalakoak ere, hala nola Sevilla Errege Sinfonikoa edo Nafarroako Sinfonikoa. Antzinako musika taldeekin ere jo du, esaterako Sevilla, Granada, Accademia del Piacere eta Propitia Sydera-ko Orkestra Barroka. Bere orkestra barrokoa, NCB, sortu zuen, eta Europako hiri nagusietan jo izan du (Londres, Lyon, Edimburgo, Padua, Oxford).
Gaur egun, gozamenagatik jotzen du, interesatzen zaion jendearekin kolaborazioak egiten ditu eta hazten ikusi zuen kontserbatorioan klaseak ematen ditu. Duela urte batzuk BASABI izeneko proiektu pertsonal hau hasi zuen, zeinarekin bi diska daramatzaten, eta jaialdi zoragarrietan parte hartzen dute gustatzen zaiena eginez. Ziurtasun bakarra du: musikarekin sentitzen dena ezin da beste ezerekin konparatu.