
BASABI musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko helburuarekin sortzen da, irisgarritasun eta esperimentazioa amankomunean duten ikuskizunak garatuz.
Talde txiki hau, osatzen duten musikatresnen aukera sonoroak etengabe ikertzen ari dena, sorkuntza artistikorako topagunea da (2018tik jarduera honetan ari da denetariko ikuslegoarengana iritsi eta musika instrumentalarekiko zaletasuna bultzatuko duela gustiz konbentzituta).
Kronos bere lehen diskoan, harrizko txalapartari paper protagonista ematen zaio. Bertan bere errekurtso sonoro guztiak zabaltzen ditu inspirazio zinematografikoa duten Hans Zimmer edo Philip Glass gisako konposizio minimalisten bitartez. Soinu hauekin introspekziorako bidea zabaltzen da, aldaketa teknologikoak eta komunikazio modu berriak jota dagoen gizarte honetan.
Maria Mendoza konpositoreak taldearentzat aukeratu eta moldatu dituen obrak tematikarekin estuki lotuta daude. Diskoa, Tio Pete Estudioan Ernesto Maestroren eskutik grabatua eta masterizatua izan da, 2020ko irailean. Moldaketa elektroakustikoekin “Galgo” talde asturiar taldekidea den Javier Bejaranoren elkarlana izan dugu.

Proposamen hau hainbat kulturetako kantutegi tradizionaleko sehaska kantetan oinarritzen da Basabik duen formaziora egokituta.
Sehaska kantak maitasuna, edertasuna, itsaropena, erlijioa, bainan baita ere indarkeria, txantai materiala, heriotza edo beldurraren erabilera hartzen dute gai bezala. Kontakizun hauek hainbat gizarteren esanahi kulturalen parte dira eta beren funtzionamendu eta kondaira ulertzen laguntzen dute, baita beren gizarte, politika eta hizkuntza dinamikak ere. Guztiak hizkuntza edota dialekto gutxitu edo ez dominatzaileetan abestuak izatea dute amankomunean.
Modu honetan ikusgarritasuna ematen saiatuko gara abesti hauek belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititu izan duten herriei.”Emeki” herri hauek omentzen ditu haur publikora bakarrik zuzenduta ez dagoen programa honen bitartez, baizik eta beste kulturen musika eta ahozko tradizioa maite duen entzuleari zuzenduta dagoena ere.
Disko berria eskuragarri

Agenda
19/12/2021 19:30h BILBAO | Teatro Campos Elíseos | KUPULA ARETOA
06/11/2021 19:00 BERANGO
04/08/2021 NOIA (Galicia) Festival internacional de Arpa
16/07/2021 Otsagabia
15/05/2021 USURBIL
https://usurbilkultura.eus/eu/ikuskizunak/basabi-eta-kimu-taldeen-kontzertuak-1
26/03/2021 BILBAO | Festival Loraldia
21/03/2021 Teatro Victoria Eugenia Antzokia | Colaboración con KALAKAN
https://www.victoriaeugenia.eus/programacion/espectaculo.php?idioma=en&evento=97560
05/03/2021 VILLAVA (Navarra)
31/01/2021 BILBAO (Bilborock)
03/08/2020 BERMEO Semana Musical de Bermeo | Iglesia Sta. María
01/08/2020 Elorrio | Musikaire | San Roke
26/07/2019 Mikrofilm Short Festival
17/05/2019 Txalaroa 2019
9/02/2019 Berangoko Antzokia
29/12/2018 Pueblo | Festival Santas Pascuas | Pamplona
10/11/2018 Bakun | Teatro del Andrés Isasi Musika Eskola | Getxo
19/05/2018 Bakun | Festival Maritimo | Pasaia
Aurreko ikuskizunak

BAKUN
Ezberdina den eta jakinmina duen publikoari zuzendutako ikuskizuna da Bakun. Gure kulturan propioak diren elementuak erabiliz eta herri musikaz lagunduta, ñabarduraz beteriko hots eta irudi bidaia sortuko dugu ikuslearen imaginazioa eragingo duena.

PUEBLO
Mikel Belascoain artista nafartarraren pintura eta eraikuntza kontzeptuala eta BASABIk duen proposamen musikalaren arteko elkarrizketaren bitartez sortzen den egitasmo artistiko, disziplina anitzekoa eta poliedrikoa da. Proposamena poliedrikotzat definitzen da aldakateta eta mutazioak sartzeko eremua eskeintzen duelako, antzoki programazio klasikoa edo kaleko hainbat eskenatokietara egokitu daitekeelarik.
Galeria
